1999an sortu zen, buruko gaixotasunaren edo beste desgaitasun batzuen eraginez %33ko edo hortik gorako desgaitasun ziurtagiria duten pertsonen gizarteratze eta laneratzea enpleguaren bidez eta pertsona horien doikuntza pertsonalaren edo sozialaren bidez ahalbidetzeko.
Babes enplegu baten bidez, helburua da desgaitasuna duten pertsonek gizarte- eta lan-ingurunean esku hartzea (zehazki, nahasmendu mental larria duten pertsonak), pertsona horiek lanpostu batean sartzeko edota hartan mantentzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide metodologikoak koordinatuz eta pertsona horien garapena sustatuz, lanean sartzeko behar diren gizarte eta lan arloko gaitasunen prestakuntza eginez, eta era berean, baliabide guztiekin batera, haien bilakaera helburuekin bat koordinatuz.
Helburua da lan-okupazioak ahalik eta autonomiarik eta normalizaziorik handiena eragitea, pertsona bakoitzaren errealitatearen barnean, eta hori urrats bat izatea pertsona ohiko enpresan sartzeko.