Ezagut gaitzazu
Elkarkide, 1991z geroztik, gizarte-ekimeneko enpresa bat da, irabazi-asmorik gabea, eta erreferentea da buruko gaixotasuna edota desgaitasuna duten pertsonak gizarteratu eta laneratzeko.
Horretarako, honako Zentro eta Zerbitzu hauek ditugu:
Zentro Okupazionalak:
- Aranzadi Zentro Okupazionala
- Lizardi Zentro Okupazionala
- Las Labradas Zentro Okupazionala
- Iturrama Zentro Okupazionala
Lan arloa:
- Enplegurako Zentro Berezia
-
La Caixa Fundazioaren
INCORPORA programa - Enplegu programak
Gizarte- eta
lan-zirkuitua
Gure zentro eta zirkuitu guztiek Gizarte eta Lan Zirkuitua oratzen dute eta, haren bidez, Elkarkiden parte hartzen duten pertsonen gizarte- eta lan-zirkuitu guztiak osatu eta garatzen dira.
Eginkizuna
Elkarkideren eginkizuna gizarte inklusiboago eta jasangarriagoa egiten laguntzea da, buruko gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea bultzatzeko lanean, gizartean eskubide osoko pertsona gisa parte har dezaten sustatuta, haien bizitza-proiektuak lagunduta. Aldi berean, Elkartekiden lan egiten duten pertsona guztien beharrak eta espektatibak asetzea dugu xede, kalitatezko zerbitzuak eta produktuak eskainita, bi printzipiorekin bat: bikaintasuna kudeaketan eta gizarte-erantzukizuna.
Ikuspegia
Erakunde jasangarria izatea dugu xede, ekonomiari, gizarteari eta ingurumenari begira, gizarte-berrikuntzan oinarritutakoa, Nafarroan buruko gaixotasuna duten pertsonendako arreta-eskariei erantzute aldera; horrela, haien Bizi Kalitatea hobetzen lagunduta, eta gizartean parte har dezaten sustatuta, gizarte eta lan arloko sostenguak eta aukerak garatuz, betiere kudeaketa sistema bikaina oinarri harturik eta Gizarte Erantzukizuneko printzipioekin bat, hori guztia Elkarkiden parte hartzen duten pertsonak, Bezeroak, Laguntzaileak, Instituzioak eta Gizartea asetzera bideratua.