Produktuak plastiko birziklatuan
Material horri esker, akabera sorta zabala eskaintzen dugu, eta moldagarriak direnez, egokiak dira edozein altzari mota egiteko edo industrian, nekazaritzan, abeltzaintzan eta hirian erabiltzeko objektuak egiteko. Elkarkiden, produktu berriak mekanizatu, manufakturatu, diseinatu eta muntatzen ditugu.
Oso material erresistentea da, bizitza erabilgarri luzea du, eta bere bizitza-ziklo berria bete ondoren, ekoizpen-prozesuan sar daiteke, erabat birziklagarria baita. Horrela, zikloa ixtea lortzen da. Errefuseko plastiko mota guztiak erabil daitezke plastiko birziklatu hori fabrikatzeko, errefusatzen den material guztiaren %100 aprobetxatuta, eta horrela, deus ere ez da zabortegira eramaten, ezta erraustegira ere. Hori, adibidez, ez da gertatzen beste prozesu batzuetan, hala nola injektatuetan, material aukeratua soilik erabiltzen baitute.
Lehengai hori erabiliz, Elkarkidek inpaktu onuragarriak eragin nahi ditu ingurumenean.
Hona hemen gure Eko-produktu nabarmenetako batzuk:
- Konpostontziak.
- Plastiko birziklatuzko altzariak.
- Oilategi-konpostatzailea.
- Modulu bidezko baratze-maila sistemak eta laboreetarako beste produktu batzuk.
- Beste informazio-euskarri batzuk, zaldainak, itxiturak, etab.
HARREMANA / INFORMAZIOA
948 311518
elkarkide@elkarkide.com