Gure zentroak
Elkarkiden, 4 Zentro Okupazional kudeatzen ditugu, 215 leku guztira.
- ARANZADI Zentro Okupazionala. 1991tik aurrera
- LIZARDI Zentro Okupazionala. 1995etik aurrera
- LAS LABRADAS Zentro Okupazionala. 2007tik aurrera
- ITURRAMA Zentro Okupazionala. 2014tik aurrera
ARANZADI
Zentro okupazionala
- Arantzadi ingurunea, 4 / 31014 Iruña
- 948 311 518
- elkarkide@elkarkide.com
LIZARDI
Zentro okupazionala
- Motxoli industrialdea / Elortz ibaia, 7 / 31110 Noain
- 948 311 518
- elkarkide@elkarkide.com
LAS LABRADAS
Zentro okupazionala
- Las Labradas industrialdea / Castilla y León, 5-7 / 31500 Tutera
- 948 311 518
- elkarkide@elkarkide.com
ITURRAMA
Zentro okupazionala
- Alfontso Borrokalaria, 14 bis (atzean) Iruña
- 948 311 518
- elkarkide@elkarkide.com
Gure zentroak
Zentro Okupazionalean lekua eskatzeko, eskaria Eskubide Sozialetako Departamentuan aurkeztu behar da, osasun mentaleko txostenekin batera.
ZERBITZUAK
Hona hemen Zentro Okupazionaletako zerbitzuak:
Garapen Pertsonal eta Sozialerako Zerbitzua, honakoen bidez:
- Banakako Arreta Plana: Zentro Okupazionaletako ekintza guztia egituratzeko ardatza da.
- Gizarte eta Hezkuntza arloko jarduerak. Hiru alorretan eskaintzen dira: kognitibo-instrumentalean, gizarte trebetasunak-talde kohesioa, eta ohitura osasungarriak.
- Pertsona bakoitza laguntzea: hau da, pertsona bakoitza artatu eta laguntzen dugu, bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko eta pertsonen parte-hartzea sustatzeko.
Jarduera Okupazionalerako Zerbitzua:
- Erabiltzaileek egindako jarduerak dira, bakoitzaren baldintzekin bat, objektuak, produktuak edo zerbitzuak lortzera bideratuak, zereginak pertsona bakoitzaren gaitasun eta ezaugarrietara egokituta. Jarduerek berez dakarkiote prestakuntza pertsona bakoitzari.
PROGRAMAK
- Estimulazio kogtinibo eta motibazionalerako programa.
Eskaintzen den arreta bideratuagoa dago gaitasun kognitiboak eta motibazionalak estimulatu eta kontserbatzera, eta autonomia maila txikiak dituzten pertsonentzat dira. Programa hau Iturrama zentro Okupazionalean bakarrik eskaintzen da.
- Garapen Pertsonal eta Sozialerako Programa.
Bideratua dago autonomia sozial eta pertsonalean halako maila jakin bat garatu eta mantentzera, gizarte trebetasunak hobetzeko, ekimena eta erabakimena garatzeko.
- Autokudeaketa programa.Programak berezko espazio bat eskaintzen du pertsonek beren zereginei buruzko ekimena, antolaketa, plangintza eta erabakia gara ditzaten, haien parte-hartzea sustatuta, pertsonen beharrei erantzuteko moduan, eta/edo lan aurreko prestakuntzaren bidean aurrera egitea ahalbidetuta.
- Lan aurreko gaikuntza programa.
Helburua da jendea enplegurako prestatzea. Pertsona laguntzeko programa da, gizarte- eta lan-orientazioa eskainita, pertsonek gaitasun pertsonalak, sozialak eta komunitatean txertatzeari buruzkoak gara ditzaten, jarduera okupazionalen eta enplegua bilatzeko jardueren garapenean lan eginda, haien autonomia eta garapen pertsonala sustatuta, edota aukeraketa arduratsuak har ditzaten bultzatuta beren gizarte- eta lan-ibilbidearen garapenean, eta aukera dagoenean, haien laneratzea sustatuta.